XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orra orr ipiñi, orrduko idazlariak esan zutena.

Au irakurri ta gero, Olano'ren itzaldia ezin eta obea, ederren arrtean ederra, ospetsua izan zala ezin liteke ukatu.

Ez det nik bakarrik esaten; ez degu euskaldunak esaten; errdaldunak esaten dute, ta errdaldunak ez dute guregatik beiñere geiegizko gauzarik esaten.

Olano'k etzuan gero beste itzaldirik egin; lenago ere ez.

Ala bada, bat bakarrik egin zuan bere bizi guztian.

Karmelo Etxegarai jaunak egia dio: Olano'ri, inglesak Hamilton'i ematen dioten izena oso ederrki dagokio: a single speechs man itzaldi bateko gizona.

¿Ta zerr, itzaldi bat ondo egin zualako seme ospetsuen arrtean jarriko degu Olano'ren izena?.

Bai: gizonen ospea ez da gauza asko egitetik jaiotzen, gauzak ondo egitetik bai.

¿Gray'k zerr egin zuan Inglaterra'n eta Inglaterra'tik urruti bere izena ezagutu erazteko?.

Neurrtitz bat idatzi: bere erriko ildegiari opaldutakoa.

¿Frantzi'ko Millevoye'k nola igo zuan bere izena ain goraño?.

Olerrki bat bakarrik eginda: Orri eroriai zeritzaiona.

¿Ta España'ko Rodrigo Caro'k nun arrkitu zuan bere ospea? Canción á las ruinas de Itálica deritzaion neurrtitz-sallean.

Oek guziak, olerrki bat, bat bakarrik idatzi zuten, eta geiago idatzi bazituzten denak aztu dira; bat ez beste guztiak.

Gure Iztueta bera ¿neurrtizlaria ez dala norrk esango du lotsatu gabe? Iñorrk ez.

¿Ta zenbat neurrtitz idatzi ditu onak? Bat: Kontxexi, besterik ez.

Ara nola, ospea ez datorren gauza asko egitetik, eta bai gauzak ondo egitetik.

Ala bada, goratu dezagun gure Olano'ren izen maitea: ezarri dezagun bere oroipena gogo guztietan.

Egiazko euskalduna zan, ta arrgi adierazi zuan bearr zan tokian.

Aren izena ezin aztu dezakegu.